Santa Barbara Elkartea Hernaniko kultur eta gastronomia elkarte zaharrenetako bat da. 1947an sortu zen eta geroztik ateak zabalik izan ditu herritar guztientzat.

Hernaniko kaxkoan du egoitza, Nafar Kalean. Hauek dira instalazioak: jangela, sukaldea, parrilla, sotoa, bulegoa, biltegia, komunak eta lorategi eder bat.

Urtean zehar bertan biltzen gara, otorduak egiteko eta lagun artean solasaldiak izateko.

Webgune honetan elkarteari buruzko informazio orokorra aurkituko duzu.

Gure eguneroko jardueren berri izan nahi baduzu Facebook-eko gure kontura sar zaitezke:

http://www.facebook.com/SantaBarbaraElkartea