ELKARTEAREN SORRERA
Gogoan dut 1947. urtea zela, eta Hernanin Gerrate Zibilaren ondoan ez zela elkarterik gelditzen. Herriko giroan, berriz, elkartzeko toki bat izateko beharra eta gogo bizia zegoen, hala aisialdi uneak pasatzeko, nola ekitaldi kulturalak edota jai-girokoak antolatzeko. Alde batetik, Gerrate Zibila zela kausa desagertutako elkarteetako kide ohiak zeuden, bestetik, ehiztari eta arrantzaleak, eta, azkenik, herriko sektore ekonomiko desberdinetan biltzen zen jendea. Denek elkarrekin biltzeko leku izango zen aisialdirako elkarte bat sortzeko ideia berbera zeukatenez, horretarako «Batzorde Eratzailea» deiturikoa sortu zuten. Honako hauek izan ziren bertako kide: Pedro Aguirre, Tomas Garmendia, José Olaran eta Ceferino Loyarte jaunak.
Garai gogorrak ziren, Francoren diktadurak ezein motatako elkarterik sortzea gogoko ez zuen garaia. Horregatik, aipatutako batzordeak lan handia egin behar izan zuen eta «kontaktu» asko eta askotarikoak ikutu, beharrezko ziren baimenak lortuko bazituen. Honekin batera, lokal egokia bilatzeari ekin zitzaion, elkartearen asmo eta ezaugarrietarako aproposa izango zena, eta, azkenean, harrezkeroztik Elkartearen egoitza izan den lokala alokatzea lortu zen, oso aloikairu-baldintza honetan gainera. Lokala egokitzeko beharrezkoa zen baimena ere eskuratu zen. Hau guztia lortu bazen, E. Bireben jaunak, lokalaren jabeak, emandako laguntza estimagaitzari esker izan zen.
Behin tramite burokratiko guztiak eginak eta beharrezko baimen guztiak eskuan, eta egoitza soziala ere prest, arestian aipatutako Batzar Eratzaileak «Bazkidegaiak» Elkartearen BATZAR ERATZAILEAN parte hartzera deitu zituen, 194 7ko abuztuaren 16an. Horrela, ohiko tramiteak egin ondoren, ofizialki eratua gelditu zen «Sociedad Recreativa Santa Barbara» izeneko elkartea. Hasiera hartan berrogeita hamar bazkide zituen.
Batzar honetan onartu ziren estatutuak eta Araudia ere, Elkartearen arau direnak. Zuzenda-ritza ere bertan aukeratu zen eta honako hauek izan ziren lehendakari eta lehendakariorde aukeratuak, hurrenez hurren: José M. Berriatua Sarria eta Pedro Aguirre Arnaiz jaunak. Aukeraketa hau ez zen kasualitate izan, garai hartako egoeraren ondorio baizik, errejimenaren aldeko pertsona ezagunak bakarrik izan baitzitezkeen postu horien jabe. Era berean, Espainiako bandera eta diktadorearen argazkia ohorezko lekuan edukitzera behartzen zuten lege beroriek. Ez bata, ez bestea, ez ziren sekula jarri Santa Barbara Elkartearen lokalean.
Etxekalte
LEHENDAKARIAK
1947 | JOSE BERRIATUA |
1948 | RICARDO ORAYEN |
1950 | ALFONSO TROVE |
1952 | TOMAS GARMENDIA |
1954 | ANTONIO INSAUSTI |
1956 | ANTONIO INSAUSTI |
1958 | LEANDRO IRAZUSTA |
1960 | LEANDRO IRAZUSTA |
1962 | VICENTE ZUPIRIA |
1963 | CARLOS SANZ |
1964 | LEANDROIRAZUSTA |
1965 | RICARDO ORAYEN |
1967 | JUANITO OLANO |
1969 | MARCELO RUIZ |
1971 | ANTXON IRADI |
1973 | ANTXON IRADI |
1975 | ANTXON IRADI |
1977 | ANTTON ADARRAGA |
1979 | JOSEBA APAOLAZA |
1981 | JOSE Mª OLAZAGIRRE |
1983 | PACO GONZALEZ |
1985 | MIGUEL A. GORROTXATEGI |
1987 | LOREN AZURMENDI |
1989 | JUAN ARTUZAMUNOA |
1991 | XABIER APAOLAZA |
1993 | MANU IRASTORZA |
1995 | MANU IRASTORZA |
1997 | JOSE LUIS ANZA |
2001 | JUAN BAUTISTA BIURRARENA |
2003 | IGNACIO LOINAZ |
2005 | MIGUEL ANGEL RUIZ SAGARNA |
2007 | JESUS GARÍN |
2009 | IBON ARREGI |
2011 | ALEJANDRO IRAOLA |
2013 | LUIS EGUREN |
2015 | IGNACIO LOINAZ |
2017 | IDOIA TEJEDOR |
2019 | ANE BIURRARENA |
2021 | IÑAKI EGUREN |
2023 | KATARZYNA PALCZEWSKA |
2025 | IKER APAOLAZA |