JARDUERAK

Urtean zehar herriko kirol, musika eta kultur taldeek gure elkarteko instalazioak erabili ohi dituzte afariak eta ekitaldiak antolatzeko. Horrez gain, badira Santa Barbara Elkarteak bere kabuz antolatzen dituenak ere. Hauek dira urtean zehar egiten ditugun jarduera nagusietako batzuk:

Bazkideen Batzar Nagusia

Otsailaren lehen igandean egin ohi da eta bertan bazkide guztiek elkarteari buruzko erabaki garrantzitsuenak hartu ohi dituzte, hala nola: urteko egitasmoak, diru kontuak… Besteak beste, bazkide berrien onarpena ere bozkatzen da. Batzarra hasi aurretik minutu bateko isilunea izaten da hildako kideak gogoan hartzeko.

Dantzari Eguneko afaria

Herriko dantza taldeak antolatuta Dantzari Eguna egiten da apirila inguruan. Santa Barbara Elkartean, Euskal Herriko beste txokoetatik daotzen dantzarientzako afaria antolatzen dugu.

Mus txapelketa

Mus txapelketa martxoa eta maiatza artean jokatzen da. Hamarnaka bikotek hartzen dute parte eta finaleko egunean afari eta guzti ematen dira sariak. 1955

Txakolin Eguna

Elkartearen egun kuttunetako bat bihurtu da. 1995ean hasi ginen Txakolin Eguna antolatzen eta gero eta errotuago dago Hernaniko agendan. Elkarteko lorategian lauzpabost etxetako txakolina probatzeko aukera izaten da, pintxo ugarirekin lagunduta.

Danborrada

Santa Barbara Elkartearen ikurretako bat da. 1965ean irten zen lehen aldiz, Luis Gorrotxategi eta beste zenbait bazkideren ekimenez. San Joanetako egitarauan falta ezin den festa da danborrada. Helduen danborradan 60 bat lagunek hartzen dute parte, afari goxo baten ostean danborrak astintzen dituzte herrian barrena. Haurren danborradan 75 haur aritzen dira, Etxeberriko danborradarekin elkarlanean.

Txaranga

San Joan jaietan atera ohi da aspaldidanik, herriko kaleak alaitzera.

Euskal Jaia

2009an, Hernanin Euskal Jaiak ospatu zirela mendeurrean zela-eta, herrian hainbat ekitaldi antolatu ziren beste Euskal Jai bat egiteko. Geroztik Santa Barbara elkarteak ospakizun horietan parte hartzen du, txakolina eta pintxoak banatzen ditu baserritarrez jantzitako herritarren artean. Herriko zenbait koadrila ere batzen zaizkigu, lorategian taloak egiten.

Bazkideen afaria

Urtearen amaieran egin ohi da eta bertaratzen direnek menu bereziaz eta bazkideen arteko solasaldiaz gozatzeko aukera izan ohi dute.